Nafarroa iparraldeko ska-rock taldea da Estu & Larri, 2013ko udaberrian sortutakoa. 2014an maketa grabatu eta hainbat kontzertu egin ondoren, 2015ean Ero! lehen disko luzea kaleratu zuten, punka eta reggaea ere tartekaturik. Kantuetan gizarte gaiez, amodioaz eta bizi filosofia alternatiboez aritzen dira, taldean ohiko den umore onez.