Gernikan sortutako heavy metal klasikoko talde bat da Etorkizun Beltza, 2008an eratua. Iron Maiden, Judas Priest, Black Sabbath eta Megadeth taldeen eragina dutela aipatu izan dute, besteak beste. 2010ean maketa bat grabatu zuten, eta 2012an beste bat: Etorkizun beltza eta Zoramenaren maisuak, hurrenez hurren. Taldearen lehen diskoa 2015ean kaleratu zuten, Esnatu gara? izenburupean. Kritikaren goraipamena jaso zuen disko hark Euskal Herrian bertan, baina baita Europan eta Ameriketan ere. Ordutik zenbait disko kaleratu dituzte, azkena Garrasi hutsak, 2026an.