Euskal Barrok Ensemble antzinako musika taldea 2006an sortu zen, Bilbon. Enrike Solinis zuzendariak eratu zuen, antzinako musikan espezialitatutako talderik entzutetsuenekin lan eginez bere nazioarteko ibilbidea sendotu ostean. Kaleratutako lehen bi diskoei esker, Europa osoko antzoki eta jaialdi garrantzitsuetan jotzeko aukera izan du taldeak, eta 2023an parte hartu zuen Carlos Saura zinema zuzendariaren Jota filmean. Inprobisazioari eta garai ugaritako musika berregiteari garrantzi handia ematen diote Euskal Barrok Ensembleko kideek. Horri esker, nazioarteko kritikaren eta entzuleen aitorpena jaso du taldeak.