1970ean Jose Mari Oiartzabal tronpetista katedradunak sortutako taldea da Euskaros. 70eko eta 80ko hamarkadetako dantzaldietan sona handia izan zuten. Jose Marirekin batera jotzen zuten Rafa Erentxunek (teklatua), Eugenio Perez de Lazarragak (bateria) eta Roberto Alvarezek (gitarra eta ahotsa). 1972an, Dana polita udaran EPa kaleratu zuten Herri Gogoa diskoetxearekin, eta euskal musikako zerrenden lehen postua eskuratu zuten lanari izena ematen dion kantuari esker.