Bermeoko talde bat da Exitus Band, dancehall, raggamuffin eta rap doinuak dakartzana. 2025. urtean Itsosora exodue kaleratu zuten, lehen diskoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez abestutako kantuak bilduta. Gatom rap abeslariak eta Txema Guarrotxena (bateria), Txapel (baxua) eta Kostako Beats (ekoizpena) musikariek hartu dute parte proiektuan.