Donostiako hardcore eta screamo talde bat da Ezinegon, Iker Torra, Jon Almuedo eta Iker Munduate musikariek osatutakoa. 2021ean kaleratu zuten lehen EPa, Mastak erorita daudenean izenekoa, eta 2022an 3 Way Split argitaratu zuten, Txileko Mirin Bide taldearekin eta Brasilgo Opiacea bandarekin landutako splita.