Jon Perez de Heredia gasteiztarraren proiektu akustikoa da Ezoren, Azken Aukera taldearen ibilbidea amaitu eta gero sortutakoa. 2024an hiru single kaleratu zituen, besteak beste doluari buruzko kanta bat: Gertu. Urte hartan bertan, Gazte Talent lehiaketako finalera heldu zen.