2022an sortutako talde bat da Ezta Ilen, Zaldibarkoa. Aritz Aranburu Tarran (baxua, ahotsa), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) musikariek osatzen dute hirukoa. Rock alternatiboa eta post-punk doinuak dira nagusi haien kantuetan. 2023an kaleratu zuten lehen lan luzea, bederatzi kantuko diskoa, taldearen izen berekoa.