Metal progresiboko taldea da Eztanda, Tolasaldekoa. Hona hemen kideak: Ion Garate (bateria), Mikel Romero (gitarra, ahotsa), Unai Sukia (baxua) eta Aitor Aizkolain (gitarra). 2015ean taldea eratu, eta hiru kantuz osatutako maketa bat grabatu zuten 2018an. 2019koa dute lehen diskoa, Errua norena da?.