Hazparneko hiru musikarik osatzen dute Falta post-rock taldea: Manu Etxegaraik (bateria, ahotsa), Sebastien Delaportek (baxua, ahotsa) eta Beñadin Lohiaguek (gitarra, ahotsa). Bi disko kaleratu dituzte gaur arte, FaltA 2017an, eta FaltA #2 2018an. Bigarren diskoa Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren Arkupehotsak ekimenari esker grabatu zuten.
Izan ala ez izan
Alta egia huk denak ari gituk segitzen…..
Bata bestearen gibeletik….Ardiak bezala
Azkenean zer duk inportanteena
Izan ala ez izan? That is the reverberation…