Arrasateko Etxepe kolektiboan hasi zuen Oihan Uribarren Fane musikariak bere ibilbidea, 2019an. Jaioterriko musika eszenak eragina izan du musikarekin duen harremanean, bai rockaren eta punkaren ikuspuntutik, baita musika urbanoarenetik ere. Musika latinorantz jo du azken urteotan, eta bereziki salsa eta uda giroa jarri ditu bere sorkuntzaren ardatz.