Gernikan eta Bermeon sortutako talde bat da Feline. Punkaren arima dute haien kantuek, eta pop iluna eta glam rocka darie: Ainhoa Unzuetaren baxu lerro sendoekin bat egiten dute Eneko Bergara bateriaren danbor arrada indartsuak, Iñaki Iruskietaren gitarra kartsuak eta Ruben Garatearen sintetizadoreak, etengabeko elkarrizketa ausart batean. 2024an agurra iragarri baino lehen, bi disko kaleratu zituzten: taldearen izen berekoa 2022an, eta Jan zu 2023an, biak Capsula taldeko Martin Guevarak grabatuak Silver Recording estudioan.