Fito Skins 2020an sortutako talde bat da, hasieran bi lagunek osatua, gitarra akustikoa, ahots urratua eta harmonika ardatz. Gerora, baxua eta bateria batu zitzaizkien. Punk-oi! musika egin arren, soinu akustikoari eta harmonikarekin egindako melodiei leial jarraitzen dute.