Donostian bizi den Oriol Flores musikari katalanaren proiektu pertsonala da FLRS. Jazz eta Musika Modernoko ikasketak egin zituen Musikenen, eta bateria jotzaile aritu da Esanezin, Idoia Asurmendi, Izaro eta Grises taldeetan. Gaur egun, bere grabaketa estudioa gidatzeaz gain, bere lan propioak argitaratzen dihardu FLRS proiektuan.