2020.06.09
Fly Shit

Fly Shit

Atzera

1996tik bidetxurrian

Heriotz gurutzatuak

Txapa irratia ari zen emititzen zuzenean. Bergarako gaztetxean kontzertua. Condenado! zioen abestiak, bazidurien nire azken uneak deskribatzen ari zirela.
Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean
Bertako ziega batean pasa nituen bizitzako azken uneak. Ez nengoen egindakoaz damututa. Erlijio santuaren barkamenik ez nuen behar. Eguzkia berriz irten zen ni hiltzen ikustera. Baina bapatean isildu zen musika, entzun ziren garrasiak.
Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean
Biak oholtzaren gainean ta ikusleak aurrean. 100 urtetik gora pasa dira bien artean.
Zu gustuko zenuenean, ni torturapean. Zuri kandela bat oholtzaren gainean. Niri lora sorta bat hilerriko infernuko atean.
Nire heriotza mendekuaren espektakulu bilakatu zuten, zurea maitatzen zaituztenen artean ezustean. Badirudi parte hartu duzula askoren soinu bandan. Badirudi zerbait erein zuela nire azken aldarriak. Baina bizitzak aurrera darrai, kartzela zena espazio askea da orain. Mundu hau ontzat ematen ez dutenen habia.