Sestaon sortu zen herri musika talde hau, 2010ean, eta kideak Sestaoko eta inguruko dantza eta folk talde ugaritan ibilitakoak dira. Flauta, txistua, txirula, gaita, zarrabetea, biolina, gitarra, akordeoia, trikitia eta perkusioa jotzen dituzte taldekideek. Euskal musika tradizionala beste herri batzuetakoekin fusionatzen dute, bereziki Galiziakoarekin, baina baita musika zeltarekin, bluegrassarekin, Europa erdialdekoarekin, eskandinaviarrarekin eta abarrekin ere. Hamaika entzuteko! kaleratu zuten 2017an, taldearen lehen diskoa. 2025ean etorri zen bigarrena, Etxera berandu izenekoa.