Thrashcore generoan aritzen da Frakture. 2019an sortu zen taldea, Bilbo inguruan, eta Sepultura, Anestesia, Obituary eta Kreator taldeen eragina aipatu izan dute. 2024an kaleratu zuten lehen lan luzea, Subyugamentes, euskaraz eta gaztelaniaz abestua.