Xabier eta Aritz Burgaña anaia irundarrek osatzen dute Fufu taldea, post-hardcorea eta soinu zikina ardatz dituen proiektua. Lau kantuko lau EP autoekoitzi dituzte gaur arte: Lerdea (2020), Eskuak (2021), Labanak (2022) eta Erroak (2023), guztiak eskuz egindako kutxetan argitaratuak. Hamasei kantu zati lau, intentsitate gordina eta DIY espiritua uztartzen dituen ibilbide trinko batean.