Lazkaoko taldea hard rock klasikotik abiatzen da, stonerra, hardcorea eta punka ere ukituz kantuetan. Black Sabbath, Motorhead, Kyuss eta Queens Of The Stone Age taldeen eragina aipatzen izan dute. Proiektua 2010ean abiatu, eta 2016. urtean kaleratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa.