2019.09.16
Gabezia

Gabezia

  • 2012 - 2019
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Metala
  • Webgunea

Atzera

Atabismoa

Atzera

Oraina

Atzera

Gure garaia

Gure garaia

Zuen garaia pasa da jada,
gurea berriz, berriz hasi da.

Zuen hitzen aurka, gure ekintza bakanak
Itsu ginen baina, esnatu gara.

Zuen tintaren aurka, gure porroten odola.

Esnatu, geroaren doinuaren bila,
estilo izengabeko aintzindariak.

Zuen hitzen aurka, gure ekintza bakanak,
itsu ginen baina, esnatu gara behingoz.

Zuen garaia pasa da jada,
gurea berriz, berriz hasi da.
Zuen mezua susmagarria da
gurea uka, ukaezina.

Hauts bilakatzearen beldurra
haragiaren garrasia da.
Gure gorputza lurrunduko da
gure eragina, AHAZTEZINA.

Ibiltzen doaz, ibiltzen doaz...
hegan egin dezaketela ez baitakite.

Gure ehorzketaren zain zineten, oker berriz ere, haragia zu, gu? ez gara inoiz hilko, Musika bilakatu gara.

Eta nork ez du faltan bota komeni ez zitzaiona?
eta inoiz galdu ez duen baten aurrean nago,
galdutakoan ikasi zuelako.