90eko hamarkadan sortu zen Andoaingo Gaizkiñe hardcore taldea. Abiadura biziko kantuak egin zituzten, baina pasarte melodikoagoak adi daitezke haietan. 1998an, kasete formatuko maketa bat kaleratu zuten; 2004an, berriz, iraupen luzeko lan bat, taldearen izen berekoa.