Lupe ere esaten diote Ana Guadalupe Fernandez rapsoda eta bikoizle bermeotarrari, eta haren proiektua da Galatea. Pop musika eta poesia uztartzen ditu bertan, eta Jose Luis Sancho (ahotsa), Fernando Velazquez (biolontxeloa) eta Juan Perez Mena (gitarra) musikariek hartzen dute parte taldean.