2014an sortutako talde bat da Ganorabakuek, Durangaldekoa. Punkgrass deitu ohi diote beren musikari, hain zuzen folka edo bluegrassa punkarekin uztartzen duelako Bizkaiko seikote honek. 2015ean kaleratu zuten lehen lana, taldearen izen berekoa, eta 2019an bigarrena, Maite eta gorroto izenekoa.