Jon Garcia Zabala durangarrak 15 urte baino gehiago egin zituen Mocker’s rock taldean abeslari eta baxu-jotzaile gisa, baina orain bere ibilbide musikalari norabide berri bat eman dio GAR izeneko bakarkako proiektuarekin. Proiektu hau bere bizipen pertsonaletan oinarritzen da, eta pop sentikor eta melodikoan murgiltzen da, rock ukitu batzuekin.