Garaje Drama

Garaje Drama

  • Hard-rocka

Galtzen ari natzaizu

Bai, hitzik gabe utzi nauzu jada martxa daramazu
Ez duzu ez parekorik ez da inor hurbil zugandik
Gezur pregoia isiltzen, ispilu grisa apurtzen
Hemendik hara bilatu, baina ezin zaitut aurkitu

Ez, dena duzula uste duzu, baina oraindik ez dakizu
Ni nola sentitzen naizen, bai zu niretzat zer zaren
Egi pasioaren garra, nire konplize bakarra
Ezin izan erreala, hau onegia ez al da?

Zu, amets faltsutik atera nauena Zu, eskutatik ihesi dabilena

Nor? Ni neu nahikoa naiz bai arima atsilotzeko gai
Pausoa inorantz ez bota, hori da nire porrota
Eta orduan noizko esnatu ezin horrela jarraitu
Eta denbora joan ahala erraz galtzen zaitudala

Han, nire ideiak urrunean geroko asmoen artean
Ni jada ezin ohartuz, etsipena besarkatuz
Bihotza minez garbitzen, burua gogor astintzen
Eta hau dena egia ote, ezin hobetu daiteke?

Zu, amets faltsutik atera nauena Zu, eskutatik ihesi dabilena