Garaje Drama

Garaje Drama

  • Hard-rocka

Gureak egin du

Argiak itzaltzean ez omen zenuen esan
"eta zuk esaidazu, beste planik al duzu?"
Ez duzu gupidarik hain gutxi lurragatik
Hau duk azken aukera baita denon galera

Ama lurraren hil kanpaiak etengabean

Orain ezin damutu dena galdu badugu
Ez dago bueltatzerik, ez esan ez nizunik
otoizu dakizuna eta ez begira atzera
iluntasuna baita geure patu bakarra

Ta ez pentsa inoiz beste aukera bat denik
gure erloju hontan jadanik ez da hondarrik

Nola lortu barea? Non da konponbidea?
Pikutara badoa etorkizun gogoa
Ez da asko lortzerik esku zikintze barik
Etsipena hor bada hondamendia hemen da

Ta ez pentsa inoiz beste aukera bat denik
gure erloju hontan jadanik ez da hondarrik