Garaje Drama

Garaje Drama

  • Hard-rocka

Inoren agintari ni

Gabezi kalean, dena kontrolpean
Deus ez da ageri, eta ez zaie komeni
Nahikoa irentsiz, indarrak gaitzetsi
Eta gure gainean, aginte mugagabea

Zein da gure kezka? Edo haien festa?
Gezurran galdurik ez da itzulerarik
Gure berma lortu, haien soka moztu
Baina giltza nork du? Etsaia menperatu

Ez gara ez horrela hazi, sehaska aberatsetan hezi Eta guk noizko irabazi?
Denborarik ezin erosi, orduak zor ditut oraindik Inoren agintea dut nik

Gure miseriek inoiz, beharko dute ba itxoin
Nahiz eta oinutsik irauten gauzak errotik aldatzen

Ez zaio inori lotsarik erori,
beti haien berban denon bizikidetza
Ez inoiz sinetsi, dutena berretsi
Eta argi euki haiei ordainarazi

Historiak berdin dirau, nahiz eta mila urte iraun Begira ze panorama gaur
Nik ez dut ez, odol urdinik ezta abizen konposaturik Inoren agintea dut nik

Gure miseriek inoiz, beharko dute ba itxoin
Nahiz eta oinutsik irauten gauzak errotik aldatzen