Garaje Drama

Garaje Drama

  • Hard-rocka

Loreak errepidean

Norantz irtengo dira hegazkinak gaur? Berdin zaigu, hau duk hau...
Haran putzu honetan ohi gara hazi sarritan dugu ahaztu duguna ikasi

Zenbat laztan pairatuz bideko erraiak?  Maiz laburrak bidaiak
Noiztik zabiltza martxan euripean?  Dantza eginez akabo bide ertzean

Bizitza ez al da laburregia astiroegi joateko heriotzaren bila?
Bihotzak hustu eta harriz bete patuaren bideek nora daramate?

Noizarte iraungo lanak inguraketan beti berdin hizketan
Lasterketa ugari Bizkai bangoardian beti azkenak tamalez jokamoldetan

Bizitza ez al da laburregia? Astiroegi joateko heriotzaren bila?
Bihotzak hustu eta harriz bete, patuaren bideek nora daramate?

Eta ezin pentsa nola izango zen bizimodu bat abestu gabe
Abestu baina zu ez bazaude nire loreak errepidean bait daude