Garazi Esnaola Balerdi piano-jotzaileak (Lizartza, Gipuzkoa, 1992) hamabost urte inguruko ibilbidea du Euskal Herriko eszenan. Txikitatik pianoarekin lotuta egon da, aitaren eskutik instrumentua jolasean ezagutuz, eta ordutik pianoa izan da bere adierazpide nagusia. 17 urtez geroztik proiektu ezberdinetan aritu da eszenatokiz eszenatoki, bai zuzenekoetan bai estudio-lanetan. Bere ibilbidean zehar, Euskal Herriko artista eta talde garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Izaro eta Janus Lesterrekin.