Arrasatekoa da Garazi eta Sala bikote akustikoa. Hemengo nahiz atzerriko punk-rock kantuen bertsioak eta sorkuntza propioko kantuak uztartzen dituzte. Hain zuzen, horrelako kantu hautaketa batekin kaleratu zuten lehen diskoa, Bi belaunaldi, ibilbide bat, 2024an.