Garazi Gorostiagak musika elektronikoan, ordenagailuetan, sintetizadoreetan eta MIDI hizkuntzan bidea aurkitu du, bere bizierak, ideiak eta emozioak irudikatzeko eta esperimentatzeko. Ambienta, droneak eta musika industriala dakarzkigu bere kantuetan. Hitzez adierazi ezin den ametsezko mundu bat. Eustea eta hedatzea, kaosa eta ordena, baretasuna eta bortizkeria. Bidaia kosmiko bat proposatzen du, onirikoa, identitateak eta dualitateak zentzua galtzen duten leku bat.