Miguel A. Garcia gasteiztarraren eta Ibon RG sestaoarraren proiektuetako bat izan zen Gargara, inprobisazioa oinarri hartuta. Ibonek bere ahotsaren aukerak arakatu bitartean, Miguelek Casiotone teklatu manipulatu bat darabil: «Gogora ekartzen ditu musika elektroakustikoa, 80etako teklatu horterak, elizako organoa eta Lucio Fulciren soinu banda». Desjabetze itogarriak diskoa kaleratu zuten 2019an, Kataluniako Marbre Negre zigiluarekin.