Arrasate eta Elorrio artean sortu zen Garratz taldea, 2022ko udazkenean, punk-rocka oinarri, baina bestelako estiloei uko egin gabe, reggaea, besteak beste. Bi disko luze kaleratu dituzte gaur arte: Arnasak estu hartzeraino 2024an, eta Bidoi bete gasolina 2026an. Hona hemen kideak: Jon Nevado (bateria), Asier Sala (gitarra), Martxel Lopetegi (baxua), Liher LarraƱaga (gitarra) eta Jokin Bereziartua (ahotsa).