2022.03.24
Giante

Giante

Atzera

Sustraiak

Atzera

Kresala

Atzera

Latitudeak (Bonberenea Live Sessions)

Atzera

Menpe (Bonberenea Live Sessions)

Latitudeak

Latitudeen arteko / geldiezinezko korapiloan / etsipenaren koriolis efektua / etorkizun ezaren enbata / Hasiera berrien agintzaria / harresi urdinaren / kontrako aldean / garaitzeko garaiegi / baina, eraisteko sakonegi / Dardara batez egin zion harrera / ametsen sarraskiari / agurrak egunsentiari esanda / marmoken dantzan murgilduta / itzaletan barrena abiatuz / Esku garbien itsulapikoa / egunero bete behar / izen abizen ezezagunez / jositako itsas hondoa / etengabe elikatzen / Lubakiak diraute irekita / itxuran ez bada ariman gutxienez / zenbakien zama astunak ezin ditu / isildutako bihotzen taupadak ahaztuarazi / memoriaren oinarri ahulak / etengabe inarrosten badituzte ere / lapurtutako izenak airean mantendu / haien ahotan ez bada / gurean gutxienez