2021.06.29
Ginger

Ginger

Ixo

Ixo

Muntaia eta edizioa: Maider Leturiaga, Andrea Lopetegi

Atzera

Ixo

Muntaia eta edizioa: Maider Leturiaga, Andrea Lopetegi

Arnasteko

Mundua lo dago, baina jada ez du axola
gaua ez bada sartzen zure logelan
Mundua lo dago, baina jada ez du axola
gaua ez bada sartzen zure kulerotan
Hondamenaren hegian
biluzirik ginenontzat
beldurra horren da gose
dena eman dugu ontzat.
Neoiak itzali dira
zikatrizak espaloian
ezpainak busti ditut zure balkoian

Arnasteko
ito nazazu berriro!

Zertarako den bizitza
jakitera heldu nahiak
orbelak loratu ditu
ezinegonen garaian.
Zainak izoztu artean
irakin nazan berriro
ezpainak busti ditut zure balkoian

Arnasteko
ito nazazu berriro!

Errore gara aspaldi
bost pausu atzera eta
bihotza lehertu aurretik
Errore gara aspaldi
konplizeen begiradan
berpizteko zai

Arnasteko
ito nazazu berriro!