2021.06.29
Ginger

Ginger

Ixo

Ixo

Muntaia eta edizioa: Maider Leturiaga, Andrea Lopetegi

Atzera

Ixo

Muntaia eta edizioa: Maider Leturiaga, Andrea Lopetegi

Itzultzen banaiz

Zementu lokatzetan malabaretan
pausu astunetan zoaz
eskuak belztuak jada putzu grisetan
helduleku belaunak

Iluntasuna gauez mundua isiltzian
arnasa lapurtzera dator
desioek beldurrak izutzian
ta zure beldurrak desiatzian

Arrotzena zu
Gau hotzenak su

Kontraesanen kaosa
beltza eta larrosa
Non dago irteera?
Non zen hasiera?
Zure gela hontako lohi zuri beltzian
zoramenaren ertzetan

Zurrunbilotan zabiltz letra etzanetan
bilakaerak idazten
zure burua harrapatzen dezu gezurretan
fikziozko amaieren irekietan

Iluntasuna gauez mundua isiltzian
arnasa lapurtzera dator
desioek beldurrak izutzian
ta zure beldurrak desiatzian

Arrotzena zu
Gau hotzenak su

Kontraesanen kaosa
beltza eta larrosa
Non dago irteera?
Non zen hasiera?

Hesteak kate
uzkur heltzen naute
fantasia eta traiziozko
egi asmatuek
Inoiz aurkitzen banaiz
leihotik begira
barrua sumatzen izango da;
berriz ihesi egin beharrean
nire baitara itzultzeko,
nigana itzultzen banaiz