Munduaren puntara ihes egin nahi, aintzinetik nakien hurrengo gai
Obraren porroskak ereinez bidean, mendi tontorrerat banator
Ene zakuan ez duzue aurkituko, ez orratz, ez sos, ez zauri lotzekorik
Bainan ozeano astun bat, malko olatuz beterik
Zure eleek akitu naute, baina zure dudek esnatu naute
Atxik zure arauak itxurendako, kontrolatu nahi dut berriro!
Bakartasuna lagun bakarra, zorion, poza hunkitzera noa
Hor nago, ohartzen zirezte? Ilargiek eguna ikusten dute
Hain hurbil lurra doa lurrera, airean zerua izaki bat da
Indarrik gabe etzaten naiz.. Elurpean
Elurpean, elurpean, elurpean, ez nintzen igan
Bakartasunean, iguzkiaren esperoan,
Aitortzekotan beti sinestekotan, huts gogorra gainean
Elurpean