2016.12.21
Goliath

Goliath

  • 1990
  • Armendaritze (Nafarroa Beherea)
  • Folka, Post-rocka

Uharte goian

Lana bukatuta hondarraz amesten 
Hutsa, harra ta lanjerra gainditzen 
Iritsi, jautsi ta pausatu 
Lasaitzen naiz, nire uharte goian 

Ekaitzetan ere koloreer so egon 
Hemen nehork ez zitu lurperatuko 
Presiotik barnera biltzera 
Hain beste nahi, nire uharte goian 

Ez partekatu nerea! 
Zatikatzea ez pentsa! 
Nire xokoa ez da salgai 
Babesturik naiz nire uharte goian 

Zurea ez parteka! 
Izan gutxiren beharra! 
Nire xokoa ez da hargai 

Zaindurik naiz nire uharte goian 
Azkarturik naiz nire uharte goian 
Askaturik naiz nire uharte goian 

Bizirik naiz nire uharte goian