Gorka Robles

Gorka Robles

Doinu ttipi

Izena duzu polita
Lorea iduri eta
Eguzkiz beteriko lilia
Harengandik segur duzu
Zure kolorea hartu
Begi beltzen dirdira bizia

Doinu ttipi goxo
Zuretzat da haurño
Hortxe zira eztiki seaskan
Doinu ttipi goxo
Zuretzat da haurño
Abesti hau ibilki gauean

Besarkatzen duzu ongi
Opari da zure irri
Badakizu jadanik maitatzen
Ohean zaudela lotan
Eta nik zure ondoan
Hasten zira ametsak egiten

Doinu ttipi goxo...

Amets batetik bestera
Itsasotik izarrera
Erresuma haundiko neskatxa
Airatu zira hemendik
Seaska utsa utzirik
Bidaia on ene haur panpoxa