Gorka Robles

Gorka Robles

Haritz haundia

Ene adixkidea da
Azkarra (e)ta leiala
Harroa, zintzoa
Zuhurra (e)ta mantsoa

Beste mendekoa
Denbora hartuz
Hemen zahartu da
Historioa kondatuz

Gure oihanean galdua
Haritz haundi, haundiak
Nere sekretuak eta nere pozak
Badaki entzuten

Bere burua zeruan
Sekulan plegatua
Xutik izarretan
Beti airez jantzia

Azkarra (e)ta leiala
Betiko fidela
Ene aterbea
Tinkatuz bere kontra
Gure oihanean galdua...

 

Haize freskoaren parean, neguetan
Haize goxoaren azpian, udaberrietan

Bere burua zeruan
Sekulan plegatua
Xutik izarretan
Beti airez jantzia …. Gure oihanean galdua...