Gorka Robles

Gorka Robles

Mendetan ikasia

Ikusiak ditugu
Mila milaka leinu
Gorroto eta guduz,
Bat bertzea suntsituz
Mundu hau eraikitzen.
Bide bakar ote zen ?
Nun note gorde zuten
Gaituena jendetzen ?
Mendeetan ikasi
Den bakarra baledi :
Amodioak eraiki
Zoriona lokarri.
Maitasunak atsegin
Asko dakar berekin ;
Baditu mila bide
Heltzeko gutartera ;
Ez gaitezen herabe
Zabaltzeko bihotza.
Hordik sortu daiteke
Munduko soka dantza.
Mendeetan ikasiā€¦
Baratzean ederra
Mila lorezko floka,
Ta hain ederragoa
Ortuzain konplitua.
Dezagun ba jorratu
Gure lur borobila,
Mila kolorez jantzi,
Mila koplekin kanta.

Herrialde ainitzak
Bakoitxak bere hitzak
Altxatzeko bihotzak,
Betetzeko agintzak.