Gorka Robles

Gorka Robles

Urean idatzi

Kantuz ari nintzen gau batez, nere etxerako bidean
Argi xurpail batek gidatuz, ilhargia irribarrean
Ta han entzun nuen dei bat, urrunean
Kantua bera, niri mintzo, galdaturik bat batean:

« Zer ote duk kanta hori, ez da inon ezagutua »
Ihardetsi nion berehala nik nuela asmatua
« Sobera ederra duk hori, amodio ta baketsua.
Nonbaiten behar duk idatzi, izan dadin hedatua »

Orduan ihi bat harturik, idatzi nuen urean
Errekaren marmar goxoak eraman bere barnean.
Itsasoak ere hedatuz, hemen eta bestaldean
Mundu osoak kanta dezan, amodio eta bakea