Gorka Robles

Gorka Robles

Denbora

Negurik ez dut ezagutu
Primadera aldiz bai
Uda ederrian nago
Eta zurekin dut bizi nahi
Lur huntako pasai hori
Laburregi izaiten da
Luze labur, guziak oro
Hor ditzagun ahal deguno.
Biek alkarrik ditugu iraganen
Bizi huntako gora beherak
Amodio zintzo (e)ta egiazkoak
Gaitu emanen zoriona
Denbora bai, denbora
Kurrika joaiten da
Udak iges egin baitu
Udazkena hortxe da
Negurik ez dut ezagutu
Primadera aldiz bai
Uda ederrian nago
Eta zurekin dut bizi nahi
Denbora bai, denbora
Kurrika joaiten da
Udak iges egin baitu
Udazkena hortxe da