Formatua: CD
Iraupena: 31' 06"
Argi kodea: GH-078
Azala: Blami
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Jan Cadela estudioa (Bartzelona), Catalyst lab.
SOINU TEKNIKARIA
Asier Leatxe
LAGUNTZAILEAK
GENEROAK
Jazza, Soula
Gorkhiru
2004 - Gaztelupeko Hotsak
Formatua: CD
Iraupena: 31' 06"
Argi kodea: GH-078
Azala: Blami
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Jan Cadela estudioa (Bartzelona), Catalyst lab.
SOINU TEKNIKARIA
Asier Leatxe
LAGUNTZAILEAK
GENEROAK
Jazza, Soula
Taldekideak hainbat proiektutan aritu ziren Gorkhiru sortu aurretik. Lasa bera Mo’Mau taldeko kide izan zen eta Martinez nahiz Martin jazzetik eta musika latinotik zetozen hurrenez hurren. «Horrek guztiak eragindako taldea da Gorkhiru. Kantu gehienak nik egin ditut, baina partaideok musika ulertzeko modu ezberdinak ditugu, eta, ondorioz, kultur nahasketaren emaitza da», azaldu zuen Lasak diskoaren aurkezpenean. Horren erakusle, diskoan joera askotariko kantuak bildu zituzten: funka (“Tximutik edo tximura?”), musika latinoa (“Badoa”), hip-hop erritmo sofistikatuak (“Bila nabil”), acid-jazza (“Now is the time”), Brasilgo doinuak (“Bixki kanta”) eta baita folka ere (“Lehiaketa folk”): «Abesti bakoitzak bide bat irekitzen du, baina horren atzetik beti dago hari bat, disko guztia zeharkatzen duena».
Bartzelonan grabatu zuten diskoaren oinarria, baina, ondoren, lan handia egin zuten etxean bertan. Eta gustura zegoen Lasa lorttako soinuarekin: «Ekoizpen atsegina da, erraz entzutekoa, baina, era berean, irakurketa bat baino gehiago eskaintzen duena». Soinu hori lortzeko hainbat kolaborazio izan zituzten. Gorka Benitez jazz musikariak saxoa, alboka eta txirula jo zituen, eta, horretaz gain, Lazaro Rojas son abeslari kubatarrak, Giovanni El Chino eta Julio Valcarcel perkusio jotzaileek eta Ousseymou djembe jotzaileak ere hartu zuten parte diskoan.
Lasak bost urte igaro zituen New Yorken eta han busti zen kultur nahasketaz. Horren adibide dira diskoan ingelesez abestuak dauden bi abesti bakarrak: «Han eginikoak dira, eta ez nuen ikusten modurik euskaratzeko. Aukera bazegoen eta iruditu zitzaidan hobeto gelditzen zela jatorrian bezala. Ingelesez nahiz ingelesez abestutako hitzetan mezu positiboak dira nagusi: «Salaketa egiten dute zenbaitetan, baina ironiaz beti. Baikortasuna helarazi nahi dugu».
Testua: Mikel Lizarralde