2017.11.03
Gose

Gose

  • 2004
  • Arrasate (Gipuzkoa)
  • Popa, Trikitia, Elektronikoa
  • Webgunea

Atzera

IIIII
play_buttonadd_button
EROSI

IIIII

2012 - Jangura


  • Bang!(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Au revoir(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ezetz(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Hil da Europa(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Monleon(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • XXX(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Spam(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Désolé(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Kamarada(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zaborra(Gose)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Naizena izateko remix(DZ, Patrol Destroyers)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Iraupena: 38' 37"


Azala: Gose


PARTAIDEAK

  • Ines Osinaga, ahotsa, trikitia
  • Iñaki Bengoa, erritmoak, sekuentziak
  • Jon Zubiaga 'Osoron', gitarra, baxua

GRABAZIOA

Shot! estudioan (Arrasate, Gipuzkoa), Estudio 54 (Torrelodones, Madril)


EKOIZPENA

Spam


GENEROAK

Trikitia, Elektronikoa

Ines Osinaga trikitilariak (Ekon taldean abeslari aritutakoa) eta Bad F-Line talde elektronikoan aritutako bi musikarik (Iñaki Bengoa eta Tadeos) sortu zuten Gose, 2005. urtean. Arrasateko Shot! grabazio estudioaren inguruan sortutako proiektua da -Bengoa bertako soinu teknikaria da- eta hortaz, “esperimentatzeko laborategi gisa” sortu zela diote taldekideek. Euskal herri musikari beste ikuspuntu bat emateko eta bide berriak arakatzeko asmoarekin erabaki zuten soinu txikia eta musika elektronikoa uztartzea. “Tradizioa ordenagailu bati konektatu, eta betiko hauspoarekin jolastu, musika egiteko modu berri bat aurkitu arte. Mendeak dituen tresna batek, traizioan erori gabe, XXI. mendeko musika ere sortu, interpretatu eta zabaldu dezakeela erakutsi du. Maurizia dantzatokiraino eraman, belaunaldi berri bati sekuentziaturiko euskal musika eskainiz”, dio taldeak bere webgunean.

3690

Iñaki Bengoa, Ines Osinaga eta Jon Zubiaga ‘Osoron’. (David Herranz)

Estiloz, anitza da Goseren proposamena, disko berean tangoa, elektro-jazza, techno musika, brasildar kutsuko doinu beroak, erritmo bareak zein dantzagarriak edota pop kantu melodiko eta itsaskorrak aurkitu baititzake entzuleak.

Musikari ez ezik, estetikari ere garrantzia handia ematen dio taldeak, hala zuzenekoetan nola diskoetan. Horrela, disko bakoitza kolore batekin identifikatzeko ohitura hartu du. Lehen diskoa, I (Oihuka, 2005), beltzarekin lotu zuen. Evaristo punk abeslariak (La Polla Records, Gatillazo), Francis Diez-ek (Doctor Deseo) eta Juan Sangre-k (Ekon, Governors) kolaboratu zuten lehen disko hartan, besteak beste. Sex shop batean aurkeztu zuen diskoa komunikabideen aurrean, sexua oso presente baitago kantuen hitzetan. “Eguneroko bizitzan denok oso presente dugun gai bat da, baina ez gaude ohituta horri buruz hitz egiten, ezta horri buruz kantak entzuten ere, gutxiago emakume batek gauzak kontatzen baditu”, azaldu zuen Osinagak (1).

?????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????????

Hirugarren diskoaren aurkezpenean. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

Alberto Gorritiberea-k zuzendutako Eutsi! filmerako (2007) kantu nagusia sortu ostean, taldearen oihartzunak gora egin zuen. Hilabete batzuk geroago grabatu zuten bigarren lana, II (Baga-Biga, 2007), azal zurikoa. Ordurako, Tadeosen ordez, Jon Zubimendi Osoron gitarrista (Kañeria 13, Des-Kontrol eta Gatillazo) taldekide berria zen. Bigarren diskoa Euskal Herrian aurkezteaz gain, Bartzelonan eta Madrilen aritu ziren jotzen, eta Carlinhos Brown brasildarrarekin eta Fangoria talde espainiarrarekin partekatu zuten agertokia. “Kontzertu horiei esker gure hizkuntzarekin ditugun aurreiritziak kendu ditugu. Ematen du gure hizkuntza txiki honek mugak jarrita dituela, baina hizkuntzak ezin ditu mugak jarri; hizkuntza komunikatzeko da” (1).

Gorria izan zen hirugarren diskoa, III (La Chiquilla, 2009), janzteko aukeratutako kolorea. Berau argitaratzeko autoekoizpenera jo zuen taldeak, eta “duintasun kontu bat” zela azaldu zuen (2). Disko harekin, Euskal Herri osoan izan ezik, Japonian ere aritu zen hirukotea, bira bat eginez. Mikel Clemente bideogileak irudietan jaso zuen bira hura eta IIII (La Chiquilla, 2010) CD-DVDan argitaratu zuten, bertsioez osaturiko disko batekin batera. Hain zuzen, hainbat lagunengana jo zuen Gosek, bere kantuen moldaketak egin zitzaten eskatzeko. Gari, Fermin Muguruza, Oskorri, Mikel Urdangarin, Petti, Oreka Tx eta Josu Zabala (Hertzainak, Zazpi Eskale, Gu Ta Gutarrak) dira gonbitea onartu zutenetako batzuk, baita Pirritx eta Porrotx pailazoak eta Miren Gaztañaga eta Ander Lipus antzezleak ere.

5113926

Ines Osinaga, Donostiako Aste Nagusian emandako kontzertu batean. (Gorka Rubio / Argazki Press)

2011. urtean, disko berririk ez atera arren, lanik faltan ez zuen izan taldeak. Hain zuzen, Korrika 17ren kantu ofiziala, “Euskalakari“, sortu zuen, AEBetan zenbait kontzertu eman zituen (San Franciscon eta Boisen), eta  abenduan Des-piezak (La Chiquilla, 2011) kaleratu zuen. Diskoetan jaso gabeko kantuak, enkarguz egindako lanak eta bestelako proiektuetarako sortutakoak bildu zituen lan horretan, eta opari gisa banatu zuen Durangoko Azokan aurreko diskoetako bat erosten zutenen artean.

Laranja kolorez heldu zen IIIII (La Chiquilla, 2012). Goseren ohiko osagaiekin eginda egon arren, Spam bikote espainiarraren ekoizpenak taldearen alde technoa nabarmendu zuen. Bad F-Lineren kantu baten bertsioa dakar diskoak: “Désolé“.

Gosek Euskal Herriko hainbat jaialditan (Getxo Folk, Mendebala, Nazioarteko 5. Trikitixa Jaialdia) eta Kurdistango Diyarbakir kultur festibalean (2009) parte hartu du. 2013. urtean Ikasle Abertzaleak erakundearen 25. urtemuga ospatzeko kantua sortu zuen.

Ines Osinagak hainbat diskotan kolaboratu du: Esperantzara kondenatua eta 16 lore (Gari), Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga… Halaber, Real Sociedad futbol taldearen mendeurreneko kantuan (“100 urtez aupa Reala!“) ahotsa jarri zuen.

Osoron-ek aktore lanak ere egin ditu, Buah txabal! eta Morritson eta Gartzia antzezlanetan. Iñaki Bengoak hainbat talderen diskoak grabatu ditu Shot! estudioan, eta La Polla Recordsen zuzeneko soinu teknikaria izan da.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Aizu! aldizkaria, 337. zenbakia, 2009ko maiatza
  • (2) Berria, 2010eko azaroaren 11

Atzera

Hil da Europa

Atzera

Eutsi

Atzera

Ezetz

Atzera

Naizena izateko

Atzera

Rimmel (zuzenean Bonberenean)

Atzera

Zoroetxeko harresia

Zuz: Mikel Clemente

Atzera

Katuen kantua

Atzera

XXX

Atzera

Seaska kanta nire saltzaile maiteari