2020.05.20
Governors

Governors

  • 2006
  • Arrasate (Gipuzkoa)
  • Metala, Rocka
  • Webgunea

Atzera

Zuloan

Atzera

Prologue

Atzera

Uneak (zuzenean)

Atzera

Ihesi (zuzenean)

Atzera

Ilargi saltzaileak (zuzenean)

Kristal kolpatuak

Hitz egiten didazu, baina ezin dizut entzun.
Hilik dago berrogei minutuko muxua,
eman didan kabledun salataria.
Inpotentziari irribarre bat irabazi diozu,
kristal kolpatuak, lagun banatuen sintoma,
zutaz betetako laukidun poltsa bat,
eta zortziehun mendeku kilometro,
berriro ere egiteko irrikitan.

HA! Hatortxu rock bertan da.
TOR! Herriak herriari zor.
TXU! Elkartasun hitzordu.
Bide gehiena egin dugu (bis)
helburuz, helburu, helburu…

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago.
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago,
eta zu, aizu, indartu egiten nauzu.
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski.

HA! Etsipena sutara.
TOR! Aurrera begira baikor.
TXU! Ideietan indartsu.
Etorkizuna zain daukazu (bis)
Jo eta su, jo eta su, jo eta su…

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago.
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago,
eta zu, aizu, indartu egiten nauzu.
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago, ostikadaz noski.

Eta bortxatutako gutunazalek esaten duten bezala,
sekula idatzi ez diren elkartasun hitzen lekukoak direla.

ZAAAAtoz zure ondoko hutsunean nago.
ZAAAAtoz gailurrerantza pausu bat gehiago,
eta zu, aizu, indartu egiten nauzu.
ZAAAAtoz horma zahar hori erortzear dago,
erortzear dago (bis)
ostikadaz noski.