2020.05.20
Governors

Governors

  • 2006
  • Arrasate (Gipuzkoa)
  • Metala, Rocka
  • Webgunea

Atzera

Zuloan

Atzera

Prologue

Atzera

Uneak (zuzenean)

Atzera

Ihesi (zuzenean)

Atzera

Ilargi saltzaileak (zuzenean)

Ihesi

Edonon geldirik, begiak itxita nago,
kaleetako hotsak entzuten saiatzen.
Zein neke, desio, amodio edo oinazek,
urratzen dute hemengo biztanleen izateak?
Baina ez da ezer, ez da ezer entzuten,
urrunean isiltasuna eskatzen didatenen garrasiak.
Beldur naiz, ihesi noa!

Ahoa itxi eta aurrera noa,
hango mendi horretatik aranen eta
pertsonen koloreak ikusi nahian.
Leku hau izango al da nirea… Be(g)i(ra)tu eta…
laino eta izaki gris, ez dago besterik.
Urrunean argia eskaintzen didatenen iluntasun sakona.
Beldur naiz, ihesi noa!

Ez dut ezer ulertzen, kaleek ez dute hitz egiten.
Zergatik inork ez du, gogoratzen kolore ezberdinez, kolore anitzez
zituztela bizitzak janzten.

Bat-batean ezezagun bat huts honetan, galduta ematen du, ni bezala.
Bere eskua hartzen saiatzen naiz, agian biok batera…
baina beste norbaitek, kolpatzen nauenak, esaten dit ezezaguna gaitza dela.
Ni laguntzeko kolpeak?
Beldur naiz, ihesi noa! Banoa!
Beldur naiz, ihes, ihesi noa! Banoa!
Beldur naiz, ihes, ihesi noa!

Urteak igaro dira. Oraindik nago ihesean,
baina gero eta beldur gutxiago daukat.
Orain bainaiz grisa… Itxita aho eta begiak…
Ihesean… Ihesean!

Ez dut pentsatuko laster, beldurrik ez sentitzeko.
Nahiz eta horrek hasieran bilatzen nengoena ere ahaztea suposatu,
eta horrela ihesa bukatu,
nire ihesa bukatu...