2020.05.20
Governors

Governors

  • 2006
  • Arrasate (Gipuzkoa)
  • Metala, Rocka
  • Webgunea

Atzera

Zuloan

Atzera

Prologue

Atzera

Uneak (zuzenean)

Atzera

Ihesi (zuzenean)

Atzera

Ilargi saltzaileak (zuzenean)

Orainaldia

Holokaustoaren errautsak zapaltzen,
munduko Hitler berriek harrotasunaz zerurantz begiratuz,
lehenaldia ez ahasteko kantu bat aldarrikatzen dute,
urtemuga bakoitza gogoratuz.

Lehenaldiko hildakoengatik isuritako malkoek,
beraien begi madarikatuak oraingo eraildakoak ezin ikustea egiten dute,
beraiek izango dira ahastu berriak.

Guantanamo, Palestina, Libano...
mundu askatuak eraikitako ghetto berriak,
beraien kloaketan erabakitzen da nor bizi eta nor hil, sortea botata dago.

Jainko berriak dira ta banatzen dute beren infernua
urre beltz, dirua eta boterearekin,
Guk bitartean, urrezko zekorren adoratzaileak,
Beraien botereko aldareetan heltzen ditugu.

Begiak zabaldu eta sokak askatu,
Orainaldiagatik borrokatzeak etorkizunean orainaldi hau gogoratu behar ez izatea egingo du.

Boterea gurea izan behar da!