GZR

GZR

  • 2022
  • Punka

90\'s

Ibarretxe ta Aznar, ta jeringak hondartzetan
Haitzetan jolasean, hamarren atzetikan,
Eskolara santxeskian, arrastak belaunetan
Txikitako oroimenak, idatzita azalean

Offspring kasetean, Joseina irratian
Kanpamentua zuhaitzetan, babesteko etxaietaz
Igandetan mezeta, monagillo aldrebesak
Poltsatik lapurretan, gastatzeko petardotan

Vegeta edo Son goku, oliver eta Benji,
Futbito, plaieroak, Mikasak jotakuan negar
Perdidak mobilean, bueltaka autostopean
Pokemon izan zan bai, heroina 8bytetan

Korrokoiak arrantzan, timatzeko giriak
Txapapotea, Prestige, sardin usaina kaletan
Tabernetan futbolina, tabako-tortilla pintxuak
aurrenengo traguak, txakolinan egunean

Suak papeleretan, ez beti san juanetan
Obretan lapurretan, jaisteko goitiberan
Zipalloetatik ihesi, polis y cacos xtreme
Manifak kaleetan, leherketak telebistan