2020.01.27
Haatik

Haatik

  • 2019
  • Markina-Xemein (Bizkaia)
  • Hardcorea, Post-hardcorea

Berun hauskorra

Erloju orratzen kontrako norantzan!

Goroldio hila zakarrontzietan
arraina itotzen vodka txupitoan
heroina errea haurtzaindegietan

Berunezko momentu hauskorrak
igande iluntzeetan
eta igande iluntze
diren astearteetan

Ta laino puta horri zerbaiten antza
hartu nahian nagoen honetan
urtzen nauen tsunami azidoa naiz
ta ez dakit zer egin

Ke artean mututu
edo zuri deitu

Ez dakit, ez dakit zer egin